viernes, 3 de junio de 2011

13. Migrazioa

Eragile ekonomikoak, soziokulturalak, politikoak, naturalak eta erlijiosoak izan daitezke.
Eragile ekonomikoak: Lana eta bizi berri bat izateko aukera gehiago izateko migratzen dute. Adibidez hego Amerikatik eta Mexikotik datozenak.
Soziokulturalak: Beste kultura batzuk ikasi edo ezagutzeko egiten diren bidaiak dira. Adibidez Londresera ingelesa ikastera.
Eragile politikoak: Guden edo gobernuaren ondorioz migratzen dutenak dira. Adibidez Libiatik, Gadafiren eskuetatik migratzen dutenak.
Eragile naturalak: Klima aldaketen, lehorteen, uholdeen edo lurrikaren ondorioz migratzen dutenak dira. Adibidez Japonian duela gutxi, edo Txernobilen gertatutakoa.
Eragile erlijiosoak: Bere herriko erlijioarekin ados ez daudenean edo beste herrietako erlijioa erakarrita migratzen direnak dira. Adibidez Espainiara etortzen direnak, ez dagoelako erlijio debekaturik.



No hay comentarios:

Publicar un comentario