Esne Beltza Euskal Herrian sortutako musika talde bat da. Talde hau sortzeko ideia Xabi Solanok eduki zuen Fermin Muguruzarekin egindako biran zehar. Taldearen izena Fermin Muguruzak berak proposatutako paradoxa batetik dator: musika beltza abeslari zuriak interpretatzea. Talde honen musika reggae, ska eta hip-hop-en nahaste bat da trikitixarekin lagunduta.
Kontrabanda taldearen musikari batzuetaz aparte, talde honi Xabi Solano Etzakit eta the solanos taldeetan topo egin zuten beste musikari batzuk batu egin ziren.
2008an talde honek lehenengo diskoa atera zuten Made in Euskal herria izenekoa. Lehenengo disko hau 15 abesti ditu nagusiki euskeraz nahiz eta abesti eta estrofa batzuk gaztelaniaz, ingelesez eta portugesez izan.
2009an talde honen hainbat taldekide Xabi Solano buruzagi, CD+DVD bat grabatu zuten. Honen titulua Esne Zopak - Esnesaltzailearena zen eta trikitixaren munduari eskainita zegoen estilo horren abestiekin. DVDa hainbat trikitilariri egindako elkarrizketak agertzen ziren.
2010ean taldeak bigarren diskoa atera zuen, Noa izenekoa. Disko honek 17 abesti ditu.
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminar